PASTA AGUAKATEZKO SALTSAREKIN

·4 pertsonentzako

OSAGAIAK

  • 500 gr espageti
  • 2 ahuakate heldu
  • Albaka hosto freskoak
  • 2 baratxuri ale
  • 2 koilarakada limoi zuku
  • Gatza
  • Piperbeltz ehoa
  • Oliba-olioa
  • 20 cherry tomate erdibituta

JARRAITU BEHARREKO URRATSAK

  1. Pasta egosten jarriko dugu lapiko handi batean, gatzarekin eta urarekin
  2. Ahuakate saltsarako, irabiagailu baten edalontzian ahuakatea ,albaka, baratxuria eta limoi zukua nahasten ditugu. Gatza, piperbeltza eta oliba-olioa ere botatzen diogu eta dana ondo nahastu arte irabiagatuko dugu.
  3. Pasta egosita daukagunean, xukatu eta ahuakate saltsarekin nahastuko dugu. Cherry tomatetxoekin apaindu (edo nahi duzunarekin) eta berehala zerbituko genuke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude